141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa 2010era luzatutako aurrekontuan. Behin betiko onespena. Kreditu berezia eta kreditu gehikuntza

Osoko bilkuraren goranzko doikuntzak hasiera batean onesten dituen erabakia 2010eko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 20an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

-Kreditu gehikuntza:

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak:
18.433,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 25.000,00 euro.

-Kreditu berezia:

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 54.000,00 euro.

-Finantzabidea:

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 98.033,00 euro.

Zizur Nagusian, 2010eko azaroaren 9an.-Alkatea, Pedro Jesús Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L1018288