141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Fernando Calahorra Musika Eskolako
2010-2011 ikasturteko kuotak. Hasierako onespena

"Fernando Calahorra Musika Eskolako" Gobernu Batzarrak, 2010eko irailaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2010-2011 ikasturtean indarra izanen duten kuotak; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, prezioak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Alesbesen, 2010eko urriaren 26an.-Udalburua, Liliana Lauria Malo.

Iragarkiaren kodea: L1017567