141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Hirigintza-jarduerarako lizentzietarako udal bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Espedientearen zenbakia: (003247/2010).

Sustatzailea: Ciurdad Agroalimentaria de Tudela, S.L. Jarduera: hondakinen lurrungailu-kontzentratzailea ezartzea Azpiegitura Komunetako Zentroan (aldatzea). Tokia: La Serna industrialdea, S-1 sektorea, 4.7 lurzatia (industrialdea, jarduera ekonomikoen eremua-Ciudad Agroalimentaria).

Tuteran, 2010eko urriaren 26an.-Zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L1017609