141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Borondatezko diru-bilketa: ureztalur berriak eta tradizionalak

Hiri honetako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2010eko urriaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen onestea Montes de Cierzo I, Montes de Cierzo II eta Valdetellasko presioko ureztalur berrietan eginiko ureztapenak ordaintzera beharturik dauden titularren erroldak, baita Montes de Cierzon ureztatzen ahal den eremuan 2009an eginiko ureztapen tradizionalen errolda ere. Borondatezko diru-bilketarako epea 2010eko urriaren 25ean hasi eta azaroaren 26an bukatuko da, biak barne.

Aditzera ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Tuteran, 2010eko urriaren 22an.-Zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L1017464