141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Birzatiketaren behin betiko likidazioa eta
Konpentsazio Batzordearen desegitea, Tuterako HAPOn
4. unitate integratuko 5-B banaketa eremuko 8. exekuzio unitatean (Loretoko malda eta beste batzuk)

Tuterako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2010eko urriaren 21eko ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zituen birzatiketaren likidazioa eta Konpentsazio Batzordearen desegitea, Tuterako HAPOn 4. unitate integratuko 5-B banaketa eremuko 8. exekuzio unitatean (Loretoko malda eta beste batzuk), U.E. 8 unitateko konpentsazio batzordeak sustaturik; Alkatetzaren 2010eko abuztuaren 12ko ebazpenaren bidez onetsi zen hasiera batean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2010eko urriaren 22an.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1017441