141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

2010eko aurrekontu orokorra

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2010eko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2010eko ekitaldiko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea. Behar zen iragarkia 2010eko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 3an, hamabost egun baliodunean bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten. Epe horretan, ordea, ez da alegaziorik batere aurkeztu ezta jaso ere.

Tebasko Kontzejuko Batzarrak espedientea behin betiko onetsi zuen 2010eko urriaren 5ean.

Horregatik guztiagatik, eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuarekin bat, delako espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, eta haren laburpena argitaratuko da, aipatu Legearen 202.3 artikuluarekin bat. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileria gastuak: 92.920,00 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 364.704,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 86.566,00 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 584.675,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.128.865,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 67.624,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 52.344,00 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 695.717,00 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea: 199.069,00 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak eta bestelako kapital diru-sarrerak: 65.111,00 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 49.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.128.865,00 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Tebasen, 2010eko urriaren 25ean.-Kontzejuko burua, Francisco J. Rodríguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1017625