141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2011ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten zergen arauketa. Onespena

Udalbatzak, 2010eko urriaren 26an egin osoko bilkura arruntean, ondoko erabakia hartu zuen, erregelamenduzko quoruma zuela:

"Kontuan harturik 2011ko ekitaldirako zergen tasa eta tarifak mantendu beharra, aipatu ekitaldirako Udalaren gastuei eutsi ahal izateko, eta kontuan harturik gaur egun Tafallako Udalak eta herritarrek duten egoera ekonomikoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko 11/2004 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz.

Kontuan harturik Kontuen Batzordearen 2010/10/19ko irizpena eta Idazkaritzaren eta Kontu Hartzailetzaren aurreko txostenak,

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.-Egungo indize-eskala mantentzea 2011rako jarduera ekonomikoen gaineko zergan zehaztutako gutxieneko kuotei ezartzeko.

POLIGONO FISKALAK

1-2-3

4-5

6tik 13ra

14tik 19ra

Indizeak

1?40

1?38

1?36

1?32

Bigarrena.-2011ko urtarrilaren 1etik aitzina lur-ondasunen gainean indarra izanen duen kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa hauek mantentzea.

-%0,472 urtean, hirilurreko unitateendako.

-%0,8 urtean, landalurreko unitateendako.

Hirugarrena.-Honako karga-tasa hauek mantentzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, 2011n:

-Zerga-oinarria = obra gauzatzeko aurrekontua.

-Aurrekontua 2.500 eurokoa edo hortik beheitikoa bada: %3,1.

-Aurrekontua 2.500 eurotik goitikoa bada: %5.

Laugarrena.-Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratzea."

Administrazio egintza honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta errekurtso hauek aurkez daitezke haren kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, agindua eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresua bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilateko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik hasita, espresa bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.

Bidezko jotzen den beste edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2010eko urriaren 27an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1017656