141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Akats zuzenketa. AR-7A banaketa eremuaren birzatiketa proiektua

Tokiko Gobernu Batzarrak 2010eko martxoaren 30ean behin betiko onetsi zuen AR-7A banaketa eremua birzatitzeko proiektuaren testua eta 2010eko 123. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 11n, argitaratu zen. Bada, bertan akatsa atzeman da birzatiketa proiektuaren araubide juridikoari dagokionez, ez baita adierazten ekarritako P2 lurzatiaren gainean ezarritako kargaren iraungipena, hain zuzen ere lur gaineko erabilera publikoko zortasunari buruzkoa.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2010eko urriaren 13an hartutako erabakiaren bitartez, akatsa zuzentzen da Tafallako AR-7A banaketa eremuaren birzatiketa proiektuaren 5.2 atalean (20. orrialdea) lerroalde hau sartuz, 2010eko martxoaren 30ean onetsi baitzen behin betiko. Hona hemen:

"Orobat, aipatutako P2 lurzatiak lur gainean duen erabilera publikoko zortasuna iraungi da, hain zuzen ere bere bi mila zortziehun eta berrogeita hamabi metro eta hirurogeita hamahiru dezimetro karratutan, lurzoruaren puska hori jabari eta erabilera publikoko bidea izatera pasa baita".

Tafallan, 2010eko urriaren 19an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1017463