141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Sukaldari izateko oposizioa. Kontratatzeko proposamena

San Adriango Udalaren zerbitzuko sukaldari izateko lanpostu bat (C mailakoa) "Santas Reliquias" haurtzaindegirako (0tik 3 urte bitartekoendako ikastetxea) oposizio bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdia 2010eko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 19an. Oposizioko probak bukatuta, epaimahaiak, 2010eko urriaren 13an egin bilkuran, erabaki du Carlos Iriarte Merino kontratatzeko proposamena egitea San Adriango Udaleko alkate udalburuari, hark atera baitu puntuaziorik handiena gainditu duten izangaien artetik.

Delako deialdiaren 7.2 oinarrian ezarriari jarraikiz, kontratatzeko proposatu den izangaiak aurkeztu beharko ditu deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direlako frogagiriak San Adriango Udaleko Erregistro Orokorrean; horretarako hogeita hamar egun naturaleko epea izanen du, kontratatzeko proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik.

Eta hori guztia argitara ematen da, alor honetan indarrean dagoen araudia bete dadin.

San Adrianen, 2010eko urriaren 25ean.-Alkatea, Carlos Monasterio Muro.

Iragarkiaren kodea: L1017565