141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Garbiketako laguntzaile izateko oposizioa.
Kontratatzeko proposamena

San Adriango Udalaren zerbitzuko garbiketako laguntzaile izateko bi lanpostu (E maila) oposizio bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdia 2010eko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 12an. Oposizioko probak bukatuta, epaimahaiak, 2010eko urriaren 25ean egin bilkuran, erabaki du honako izangai hauek kontratatzeko proposamena egitea San Adriango Udaleko alkate udalburuari:

-María Yolanda del Rincón Sáenz, plantilla organikoko garbiketako laguntzailearen (E maila) lanpostu hutsa bete dezan, bera izan baita hautaprobetan puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaia, "Santas Reliquias" 0-3 urtekoendako haurtzaindegiaren zerbitzura aritzeko 2010eko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 12an, argitaratutako deialdiari jarraituz.

-Isabel Sáenz Moreno, probak gainditu dituen bigarren izangaia, lortutako puntuazio ordenaren arabera, María Rosario López Herasek betetzen duen lanpostuari dagokion lanaldi osoaren ehuneko hirurogeita hamabostari aurre egiteko, erretiro partziala eskatu baitu, hori ere "Santas Reliquias" 0-3 urtekoendako haurtzaindegiaren zerbitzura. Erretiro partziala hartu duenak nahitaezko erretirorako adina betetzen duenean, Isabel Sáenz Morenok lanaldi osoa beteko du.

Delako deialdiaren 7.2 oinarrian ezarriari jarraikiz, kontratatzeko proposatu diren izangaiek aurkeztu beharko dituzte deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direlako frogagiriak San Adriango Udaleko Erregistro Orokorrean; horretarako hogeita hamar egun naturaleko epea izanen du, kontratatzeko proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik.

Eta hori guztia argitara ematen da, alor honetan indarrean dagoen araudia bete dadin.

San Adrianen, 2010eko urriaren 25ean.-Alkatea, Carlos Monasterio Muro.

Iragarkiaren kodea: L1017564