141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

229/2010 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, Justizia Administrazioko Tramitazio Prozesal eta Administratiboaren Kidegoan txanda irekiaren bidez sartzeko hautaprobak gainditu dituzten izangaiei Nafarroako Foru Komunitateko esparruan eskaintzen zaizkien lanpostuen zerrenda jendaurrean jartzen duena. Hautaproba horien deialdia azaroaren 10eko JUS/3339/2008 Aginduaren bidez egin zen.

Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen kidego eta eskaletan sartzeko edo igotzeko hautapen prozesuetarako oinarri komunak ezartzen dituen uztailaren 28ko JUS/2544/2006 Agindua 2006ko abuztuaren 3ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Agindu horren hamabosgarren oinarrian xedatutakoarekin bat, honako hau ebatzi da:

Lehena.-Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean bete gabe gelditu diren lanpostuen zerrenda (I. eranskina) jendaurrean jartzea. Lanpostu horiek Tramitazio Prozesal eta Administratiboaren Kidegoan sistema orokor librearen bidez sartzeko hautapen prozesua gainditu duten izangaiei eskaintzen zaizkie, deialdia azaroaren 10eko JUS/3339/2008 Aginduaren bidez eginik.

Bigarrena.-Esparru horretako izangaien destino eskaerak Justizia Zuzendaritza Nagusiko Zerbitzu Juridiko Administratibora igorriko dira (Iratxeko monasterioa, 22, 31011 Iruña), hamar egun naturaleko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Eskaerak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluan aurreikusitako moduan ere igor daitezke. Informaziorako balio dezan, aditzera ematen da 2010eko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 24an, argitaratu zela Nafarroako Gobernuko Erregistroko bulegoen eta bulego lagungarrien zerrenda.

Posta bulegoetan aurkezten direnak honako bi modu hauetan bidal daitezke:

a) Posta arruntaren bidez; kasu horretan, eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen sartu beharko dira Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean.

b) Posta ziurtatuaren bidez; kasu horretan, gutun-azal irekian aurkeztu behar dira posta bulegoetan, haietan diharduten funtzionarioek data eta zigilua ezar diezazkieten, bidali aurretik.

Hirugarrena.-Eskaerak ebazpen honen II. eranskinean ageri den ereduari jarraituz beteko dira, honako jarraibide hauen arabera:

Eskabide ereduko zerrendan gehienez ere 9 lanpostu jar daitezke, organoa, herria eta probintzia zehaztuta.

Destinoak hurrenkera honetan esleituko dira:

1.-Auzitegi Gorena eta Organo Zentralak.

2.-Justizia Auzitegi Nagusiak.

3.-Probintzia Auzitegiak.

4.-Fiskaltzak.

5.-Auzitegiko Medikuntzaren Institutuak.

6.-Toxikologiaren eta Auzitegiko Zientzien Institutu Nazionala.

7.-Dekanotzak eta guztiendako zerbitzuak.

8.-Erregistro Zibilak.

9.-Instrukzioko epaitegiak.

10.-Zigor-arloko epaitegiak.

11.-Espetxeratuen zaintzako epaitegiak.

12.-Emakumearen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiak.

13.-Lehen auzialdiko epaitegiak.

14.-Merkataritza arloko epaitegiak.

15.-Administrazioarekiko auzien epaitegiak.

16.-Lan arloko epaitegiak.

17.-Lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak.

18.-Adingabeen epaitegiak.

19.-Bake epaitegiak.

Laugarrena.-Hautapen ikastaroa eta praktikaldia bukatu eta horien puntuazioa oposizio-lehiaketa faseko puntuazioei batu ondoren, esleipena eginen da, hautapen prozesu guztian lortutako hurrenkeraren arabera.

Bosgarrena.-Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, izangaiek ezin izanen dute hura aldatu edo baliogabetu.

Seigarrena.-Lanpostuen eskaerarik egin ezean edo eskatutako lanpostu bat ere egokitu ezean, esleitu gabe dauden lanpostuetako bat emanen zaio, eta nahitaez onartu beharko du.

Zazpigarrena.-Esleitutako destinoa nahitaez onartu beharko da, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruko hautaprobetan lortutako puntuazio ordenaren arabera.

Zortzigarrena.-Esleitutako destinoak behin betikoak izanen dira, lehiaketa bidez lortutakoen balio berekoak, ondorio guztietarako. Lehiaketan ezin izanen dute parte hartu behin betiko destinoa esleitzen dien ebazpenaren datatik bi urte iragan arte. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluaren bigarren idatz-zatian ezarritakoari jarraituko zaio.

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2010eko azaroaren 3an.-Justiziako zuzendari nagusia, Roberto Rubio Torrano.

I. ERANSKINA

Tramitazio prozesal eta administratiboa, txanda irekia,
Nafarroako Foru Komunitatea

LANPOSTUA

HERRIA

PROBINTZIA

ZENBAT LANPOSTU

BETE GABE

LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

2

LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

1

ZIGOR-ARLOKO 1. EPAITEGIA.

IRUÑA

NAFARROA

3

ZIGOR-ARLOKO 3. EPAITEGIA.

IRUÑA

NAFARROA

1

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

AGOITZ

NAFARROA

1

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

LIZARRA

NAFARROA

1

II. ERANSKINA

Azaroaren 10eko JUS/3339/2008 Ebazpenaren bidez deitutako hautaprobak gainditu dituzten izangaien destino eskaera,
Justizia Administrazioko Tramitazio Prozesal
eta Administratiboaren Kidegoan sartzeko

-Txanda irekia.

IFZ: ............................... LEHEN DEITURA: ..........................................................

BIGARREN DEITURA: ..........................................................................................

IZENA: ...................................................................................................................

Hautapen prozesuko ordena zenbakia:

Harremanetarako telefonoa:

Hautaprobak zer lurralde esparrutan egin zituen:

Destinoa lehentasun-ordenaren arabera (ikus lanpostuen deialdia)

LANTOKIA

Ordena

zenbakia

Organoa

Herria

Probintzia

1

2

3

4

5

6

7

8

9

.................(e)n, 2010eko .............aren ..............(e)an.

Iragarkiaren kodea: F1018459