141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Kudeaketako hirigintzako hitzarmena,
U.I. VII "Trinitarios" unitateko GZA-4aren
Plan Bereziko UE.1 unitatean 3. poligonoko 1073. lurzatia
erabilgarri izateko eta bertan diren eraikinak eraisteko

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko urriaren 19an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 19-OCT-10 (6/UV).

"Espedienteko agiriak ikusirik, eta Udalaren Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak 2010eko urriaren 1ean emandako txostenarekin bat, erabaki da:

1. Hasiera batez onestea U.I. VII "Trinitarios" unitateko GZA-4aren Plan Bereziko UE.1 unitatean 3. poligonoko 1073. lurzatia erabilgarri izateko eta bertan diren eraikinak eraisteko kudeaketako hirigintzako hitzarmena, erabaki honi erantsitako dokumentuari jarraituz, behar bezala eginbidetua baitago.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea 20 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

3. Erabaki hau interesdunei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta bertako egunkarietan argitaratzea."

Iruñean, 2010eko urriaren 26an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1017611