141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2010eko aurrekontuko aldaketak. Hasierako onespena

Orisoaingo Udalak, 2010eko azaroaren 8an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 1/2010 eta 2/2010 aldaketak egitea aurrekontuan, eranskinean jasotzen den laburpenean bezala; lehena kreditu berezia da, igerilekuetako aldagelak egokitzeko, eta bigarrena kreditu gehikuntza, Orbaibarko Batasunari transferentzia egiteko, gastu arruntetarako.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxe honetako iragarki oholean agertuko da, eta hamabortz egunez jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iragandakoan, inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikoak izanen dira aurrekontuko 1/2010 eta 2/2010 aldaketak.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Orisoainen, 2010eko azaroaren 9an.-Alkate udalburua, María Victoria Labiano.

ERANSKINA

1/2010 Kreditu berezia igerilekuetako aldageletan lanak egiteko

Gastuetako kontu-sail berria

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

452-622

Igerilekuetako aldagelak egokitzea

17.000,00 euro

Diru-sarreren kontu-saila

870

Diruzaintzako gerakina

17.000,00 euro

2/2010 Kreditu gehikuntza Batasunari transferentziak egiteko

Gastuetako kontu-sail handitua

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

121-46702

Transferentzia arrunta Orbaibarko Batasunarentzat

(10.500) + 1.000,00 euro

(= 11.500)

GUZTIRA

1.000,00 euro

Diru-sarreren kontu-saila

870

Diruzaintzako gerakina

1.000,00 euro

Iragarkiaren kodea: L1018416