141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Herrilurretako aprobetxamendua arautzen
duen ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Murillo Frutoko Udalak, 2010eko urriaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Murillo el Fruton, 2010eko urriaren 26an.-Alkatea, Javier Gárriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: L1017676