141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

Hirigintzako hitzarmena UA 21.1 unitatea kudeatzeko

Murietako Udalak, 2010eko urriaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldeko txostena ematea UA 21.1 unitatea kudeatzeko Francisco Javier Negueruela de Bobadillarekin izenpetu beharreko hirigintza hitzarmenari.

Jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iradokizunak, erreklamazioak edo oharrak aurkez daitezen; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 21.1 artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz.

Murietan, 2010eko urriaren 26an.-Alkatea, Jesús María Martínez de Morentin Berruete.

Iragarkiaren kodea: L1017596