141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3681/2010 EBAZPENA, urriaren 18koa, Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Marta Goñi Abaurrea andrea Nafarroako Mendekotasun Agentziako Adinekoentzako Zerbitzuen Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. idatz-zatian, ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioko bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Mendekotasun Agentziaren Estatutuen 12. artikuluak Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio organo autonomoari atxikitako atalburuak, bulegoburuak edo ataletik beheragoko unitateburuak bitarte baterako izendatzeko eskumena. Estatutu horiek irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Nafarroako Mendekotasun Agentziaren Estatutuak onetsi zituen irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat.

EBATZI DUT:

1. Marta Goñi Abaurrea andrea Adinekoentzako Zerbitzuen Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Mendekotasun Agentziako Mendekotasunerako Zerbitzuen Zuzendariordetzari, Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2010eko urriaren 18an.-Zuzendari kudeatzailea, Begoña Rodríguez Marcos.

Iragarkiaren kodea: F1017337