141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GORRONTZ-OLANO

Herrilurretako lurzati baten puska hasiera batez desafektaturik, haren erabilera Basaburuko, Ultzamako eta Odietako Udalen Mankomunitateari lagatzeko

Gorrontz-Olanoko Udalak, 2010eko urriaren 22an egin bilkura berezian, aho batez erabaki zuen honako hau:

1. Hasiera batez onestea Gorrontz-Olanoko (Ultzama) 1. poligonoko 3009. lurzatiko herrilurretako 5.266 m² desafektatzea, ondotik haren erabilera lagatzeko Ultzamako, Basaburuko eta Odietako Udalen Mankomunitateari eta jabari publikoari atxikitzeko. Xedea da abeltzaintzako minda kudeatzeko eta elektrizitatea nahiz gasa sortzeko planta berria ustiatu ahal izatea, bai zuzenean bai obra publikoaren kontzesio baten bidez edo Kontratuei buruzko Legean aurreikusitako edozein bide erabiliz.

2. Aipatutako erabileraren lagapena kudeatuko duen baldintza administratiboen agiria onestea.

3. Erabaki hau eta baldintza administratiboen agiria Kontzejuaren oholean jendaurrean jartzea hilabetean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, epe horretan, iragarkia argitaratzen denean hasiko baita kontatzen, alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen Kontzejuaren Alkatetzan. Halakorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Gorrontz-Olanon, 2010eko urriaren 25ean.-Kontzejuko burua, José Luis Ostiz Zarranz.

Iragarkiaren kodea: L1017582