141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Zerbitzu anitzetako enplegatu baten izendapena

Zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko hautaproben epaimahaiak egindako proposamenarekin bat (deialdia 2010eko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 9an), eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onetsi zuen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa betetzeko, Galarko Udaleko alkateak Carlos Latasa Apezteguía zerbitzu anitzetako enplegatu izendatzea erabaki zuen, 2010eko irailaren 2ko ebazpenaren bidez, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Getze Galarren, 2010eko urriaren 22an.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L1017432