141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Argitalpen deuseztatua

Eguesibarko udal mugapeko hirilurraren balorazio txostenaren berrikuspenari buruzko iragarkia 2010eko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 22an, eta horren bidez hasi zen jendaurreko epea.

Iragarkia berriro eman zen argitara 2010eko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 10ean; hortaz, azken hori deuseztatu egiten da, baliaezintzat jota.

Eguesen, 2010eko azaroaren 10ean.-Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L1018458