141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Altzuzako PF-11 lurzatiaren xehetasun azterlana.
Hasierako onespena

Eguesibarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2010eko urriaren 15ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Altzuzako UO-2 exekuzio unitateko (oihan parkea) PF-11 lurzatiaren xehetasun azterlana, Iñigo Goñi Isturizek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Eguesen, 2010eko urriaren 27an.-Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L1017624