141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DESOIO

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Desoioko Udalak, 2010eko urriaren 22an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 3. poligonoko 40. lurzatiaren xehetasun azterlana, Mayor kaleko 42. zenbakiari baitagokio. Sustatzailea Margarita Padilla Bengoa da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Desoion, 2010eko urriaren 26an.-Alkatea, Luis Mendiano Mendiano.

Iragarkiaren kodea: L1017674