141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Araua, Gazteen Sormenaren Zentroaren funtzionamenduaren
eta erabileraren tasena. Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2010eko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Gazteen Sormenaren Zentroaren funtzionamenduaren eta erabileraren tasen araua.

Onespenaren erabakia 2010eko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 6an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Corellan, 2010eko urriaren 19an.-Alkatea, Javier Navarro Arellano.

CORELLAKO GAZTEEN SORMENAREN ZENTROKO KIPAMENDUAK ETA GELAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ARAUA

Oinarria

1. artikulua. Tasa hauek martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 100.5 artikuluari jarraituz ezarri dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatu baitzuen, tasen eta prezio publikoen gaietan.

Ordaintzeko beharra

2. artikulua. Tasa ordaintzeko beharra erabilera baimendua hasten denetik sortzen da, hura gauzatu baino lehenago zenbatekoaren gordailua eskatuko bada ere.

3. artikulua. Interesdunak erabiltzeari uko egin ahal izanen dio ekitaldirako ezarritako data baino hogeita lau ordu lehenago, eta kasu horretan zenbatekoaren %50 itzuliko zaio.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Udalak nori baimentzen dion Gazteen Sormenaren Zentroko ekipamenduak edo gelak erabiltzea, horiexek ordaindu behar dute tasa.

Erabilera

5. artikulua. Baimena Udalbatzak Gazteen Sormenaren Zentroaren erabilpenerako onetsitako arauen arabera emanen da.

Oinarriak, tasak eta tarifak

6. artikulua. Eranskineko tarifak aplikatuko dira ekipamenduak eta gelak erabiltzeagatik.

Salbuespenak

7. artikulua. Corellako herriko kultur elkarteak, baldin eta Udalarekin elkarlanean aritzeko hitzarmenak sinatu badituzte, salbuetsita daude arau honen tasa ordaintzetik.

Indarra hartzea

8. artikulua. Arau honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA

GELEN EDO BALIABIDEEN ERABILERA PUNTUALA.

a) Espazioak: erabiltzeko eskatu den ordu bakoitzeko, Gazteen Sormenaren Zentroa irekita dagoen egun eta orduetan:

1. kategoria: Udalak eta beste administrazio publiko batzuek eta haien erakunde autonomoek sustatu, antolatu edo besteekin batera antolatutako jarduerak.

Doako lagapena

2. kategoria: Honako hauek sustatutako edo antolatutako jarduerak:

-Administrazio publikoak, irabazi asmorik gabeko entitateekiko kontratazio, lagapen edo hitzarmen bidez.

-Administrazio publikoak, irabazi asmoa duten enpresekiko kontratazio bidez.

-Administrazio publikokoak ez diren eta irabazi asmorik ez duten elkarte eta entitate sozialak, instituzionalki homologatu edo/eta erregistratutakoak badira, jarduerak egiteagatik, baldin eta jarduera horietako profesionalekin harreman ekonomikoa, lan arlokoa edo kontratu bidezkoa badute

-Sindikatu, kooperatiba, auzo elkarte, jabe edo jabekideen elkarte, gremioetako elkarte eta antzeko beste entitateak; betiere, irabazi asmorik eta izaera sozialik gabeak, beraien taldeko interesak sustatu, tratatu eta defendatzeko jarduerak egiteagatik.

-Irabazi asmoa duten entitate edo pertsona pribatuek antolatu edo garatutako jarduerak.

-30 urtetik gorakoek banan-banan erabiltzeko.

-Informatika gela: gela osoa, 10 euro/h; banakako erabilera, 2 euro/h.

-Irratiko eta grabazioko gela: 6 euro/ordua

-Entsegu gela hornitua: 6 euro/ordua

-Entsegu gela: 2 euro/ordua

-Berrikuntza gela: 4 euro/ordua

-Prestakuntza gela: 4 euro/ordua

-Erakusketa aretoa: 10 euro/ordua

-Bilera aretoa: 2 euro/ordua

-Erabilera anitzeko aretoa: 10 euro/ordua

3. kategoria: Gazte taldeek edo 15 eta 30 urte bitarteko gazteek banan-banan erabiltzeko.

-Informatika gela: gela osoa, 5 euro/h; banakako erabilera, 1 euro/h.

-Irratiko eta grabazioko gela: 3 euro/ordua

-Entsegu gela hornitua: 3 euro/ordua

-Entsegu gela: 1 euro/h.

-Berrikuntza gela: 2 euro/ordua

-Prestakuntza gela: 2 euro/ordua

-Erakusketa aretoa: 5 euro/ordua

-Bilera aretoa: 1 euro/h.

-Erabilera anitzeko aretoa: 5 euro/ordua

GIZARTE ETA KULTUR EKITALDIETARA JOATEKO ETA IKASTARO, TAILER EDO MINTEGIETAN PARTE HARTZEKO.

Ekitaldi bakoitzerako erabakitzen dena.

Herriko taldeek edo gazte entitateek gelak erabiltzeko.

Doako lagapena, baldin eta Udalarekin hitzarmena sinatua badute

L1017140

Iragarkiaren kodea: L1017140