141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Cascanteko Udal Planaren 2. aldaketa, lurzoru urbanizaezinean nekazaritzako biltegiak eraikitzeko baldintzei buruzkoa, Cascanteko Udalak sustatua. Behin betiko onespena

2010eko abuztuaren 30ean hartutako erabakiaren bidez, hasieran onetsi zen Cascanteko Udal Planaren aldaketa, lurzoru urbanizaezinean biltegiak eraikitzeko baldintzei buruzkoa. Jendaurreko epean ez da haren kontrako inolako alegazio, kexa edo oharrik egin eta, horrenbestez, Cascanteko Udalak 2010eko urriaren 25ean egin osoko bilkuran honakoa erabaki du:

Lehenbizikoa.-Behin betiko onestea Cascanteko Udal Planeko 2. aldaketa, lurzoru urbanizaezinean biltegiak eraikitzeko baldintzei buruzkoa.

Bigarrena.-Igortzea agiriaren ale bat Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, behin betiko onetsi ondoko hamabost egunean.

Hirugarrena.-Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan aipatutako ondorioak izan ditzan.

LURZORU URBANIZAEZINAREN HIRIGINTZAKO ARAUDI BEREZIA

82. artikulua. Nekazaritzako eraikuntza eta instalazioak.

[...]

4.-Nekazaritzako biltegiak:

Nekazaritzako biltegiak baimentzen ahal dira gutxienez 2.000 m² dituen lurzati bati atxikita badaude, betiere nekazaritzako produktibitate ertaineko lurzoruan. Azken batean, hura eraikitzea Udalak baimenduko du, ala ez, aurkeztutako eskaera oinarritzat hartuta.

Nekazaritzako biltegiak baimentzen ahalko dira, lurzatiaren azaleraren %15 baino gutxiago okupatzen badute eta gehieneko azalera eraikigarria 800 m²-koa bada.

-Solairu kopurua: 1.

-Gehieneko garaiera, erlaitzeraino: 5 m.

-Estalkia: bi isurkikoa.

-Eraikuntzako materialak: hirigintzako araudi bereziaren hirugarren tituluan aipatzen diren eraikuntza baldintza orokorretan debekatzen ez diren guztiak.

-Mugetarainoko gutxieneko atzeraemangunea: 6,00 m.

-Bideetarainoko gutxieneko atzeraemangunea: 6,00 m.

-Errepideetarainoko gutxieneko atzeraemangunea: Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legean oro har ezarritakoa.

Erabaki honen kontra errekurtso hauek aurkezten ahal dira:

-Nahi izanez gero, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2010eko urriaren 25ean.-Alkate udalburua, Antonio Irujo Redrado.

Iragarkiaren kodea: L1017556