141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Ordenantza, Administrazio elektronikoa arautzen duena.
Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2010eko urriaren 25ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat eta Administrazio elektronikoa arautzen duen udal ordenantzaren proposamena azterturik, honako hau erabaki da osoko bilkuran:

a) Hasiera batean onestea Cascanteko administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza.

b) Hasiera batean onetsitako ordenantza jendaurrean edukitzea hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

c) Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Cascanten, 2010eko urriaren 25ean.-Alkate udalburua, Antonio Irujo Redrado.

Iragarkiaren kodea: L1017554