141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2094/2010 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Dolores Artajo Sánchez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tutera Mendebaldeko Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendaria, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Uztailaren 5eko 225/1992 Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak kargutik kentzen ahal ditu osasun eskualde oinarrizkoetako eta/edo adimen osasuneko sektoreko zuzendariak eta erizaintza unitateko buruak, Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariak proposaturik.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak xedatutakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. María Dolores Artajo Sánchez andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko estatutupeko langilea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tutera Mendebaldeko Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendaria, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Interesdunak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean itzuli beharko du abiaburuko lanpostura.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Tuterako Osasun Barrutiko Langileri Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuko buruari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuko buruari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko azaroaren 3an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F1018186