141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Antolamendu xehakatuko determinazioak US-1 unitatean. Araudia

Behin betiko onetsi da Beriaingo Udal Planeko US-1 unitatean antolamendu xehakatuko determinazioak aldatzeko espedientea, entitate honek sustatua. Haren iragarkia 2010eko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 4an.

Egintza honen bidez argitara ematen da espediente horretan aplikatu beharreko hirigintzako araudia.

Beriainen, 2010eko urriaren 21ean.-Alkatea, Rafael Blanco Pena.

Beriaingo Udal Planeko US-1 unitatean antolamendu xehakatuko determinazioak aldatzeko espedientea

Erabilerak eta eraikigarritasuna.

Beriaingo hirigunearen esparruan eta aldaketaren esparruan ere (Larre plaza, 13), bizitegi kolektiboa da erabilera nagusia, eta hortaz, erabilera bereizgarria ere, hori ez baita aldatu.

Merkataritzako erabilerako azalera handituko da 119,70 metro koadrotan, Larre plazako 13ko eraikinaren atzeko aldeko beheko solairuan.

Homogeneizazio koefizientea eta aprobetxamendua.

Beriaingo Udal Planaren 46. artikuluan ezartzen da koefizientea 1,5ekoa dela merkataritzako erabilerako eta 1ekoa babes ofizialeko etxebizitzarako (BOE); hortaz, 1,5eko koefizienteak du indarra aurreikusitako erabilera errentagarri bakarrerako (merkataritzakoa), aprobetxamendua kalkulatzeari dagokionez.

Espazio publikoak eta pribatuak.

Espazio pribatuak bezala eratuko dira bai Larre plazako 13an okupatzen dena, dagoeneko horrelakoa baita, bai eraikin horren atzeko aldean beheko solairuko lokalak handitzeko aurreikusten dena ere.

Aldaketaren eremuan, eraikuntzatik libre dagoen gainerako lurzoruak jarraituko du jabari eta erabilera publikokoa izaten.

Lurzoru publiko eta pribatu guztiak antolamenduko planoetan zehazten dira.

Jarduketa sistema.

Udalaren obra lizentzia, Larre plazako 13an beheko solairuko lokalak handitzeari dagokionez.

Urbanizazio obren proiektua, espazio libreak berriz urbanizatzeari dagokionez.

Iragarkiaren kodea: L1017505