141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2005/2010 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Elena Labat Yanguas andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintzako Guardiako buru izendatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuaren 65.2 artikuluak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izendatu eta kargutik kenduko dituela erizaintza arloko eta guardiako buruak, askatasun osoz, kasuan kasuko zuzendariak proposaturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan OLT-EUD kategoria edo balio bereko beste bat duten langileen artetik.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Elena Labat Yanguas andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintzako Guardiako buru izendatzea.

2. Interesdunak izendapena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du postuaz.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuko buruari eta Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuko buruari, eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko urriaren 21ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F1017333