141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko

1.-Xedea.

Deialdia iragartzen da, administrari-ofizial izateko lanpostu huts bat, Hirigintzaren, Ingurumenaren, Obren eta Zerbitzuen Departamentuari atxikia 5.52 plaza zenbakiarekin, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.

2.-Lanpostu hutsen kopurua handitzea.

2.1. Deialdi honetako lanpostuen kopurua handitzen ahalko da, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuen hurrenkeraren araberakoa, igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuak gehituta.

2.2. Lehiaketa honetan beteko diren lanpostuak hauek izanen dira: deialdian bertan hasieratik eskainia eta, hala badagokio, aurreko lerroaldeak aipatzen duen kopuru handitzearen ondoriozkoak, baita lehiaketan beste lanpostu bat lortzen duten lehiatzaileek hutsik uzten dituztenak ere.

2.3. Erranak erran, izangaiek lekualdatze lehiaketetan lanpostua lortuta hutsik uzten dituzten lanpostuak ez dira eskainiko "iraungitzeko" lanpostuak izateagatik bete behar ez badira.

2.4. Lehiatzaileren batek lehiaketa honetan lanpostua erdietsi eta bere lanpostuaren izena deialdiko lanpostuarena ez bezalakoa baldin bada, izendapenean izen berria hartuko du lanpostu berriaz jabetzen den unetik. Orobat, dagokionean, lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu eta berriz lehiatzaileei eskaintzen zaizkien lanpostuen izena aldatu eginen da.

3.-Aplikatu beharreko arauak.

Lekualdatze lehiaketa hau ondoko arauei jarraikiz gauzatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua aplikatzeko arauak, hura garatu eta betearazteko asmoz lanpostuak betetzeari buruzko azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Erregelamendua, eta deialdiaren oinarriak.

4.-Betebeharrak.

4.1. Indarra duen araudian xedatuaren arabera, lekualdatze honetan parte hartu ahal izateko, ondoko beharkizunak bete beharko dira, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta lanpostu hutsak aukeratu eta esleitutako lanpostuaz jabetu bitartean:

a) Burlatako Udalaren eta haren erakunde autonomoen plantillako langile finkoa izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.

b) C maila edo taldekoa izatea.

c) Administrari-ofizial edo administrari izateko lanpostu baterako izendatua izatea.

d) Euskarazko 3. maila izatera behartzen duen lanposturen bat eskuratu nahi bada, nahitaezko maila hori izatea. Hori egiaztatzen ahalko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak horretarako egiten duen probaren bidez, edo bestela EGA titulua aurkeztuz.

4.2. Zerbitzu, atal, bulego edo unitate parekaturen bateko burutzaren bat betetzen ari diren funtzionarioek zilegi izanen dute lekualdatze lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdi honetako baldintzak betetzen badituzte. Prozedura honetan esleituriko lanpostuaz jabetzeak berarekin dakar zerbitzuko zuzendari izateari edo atalburu nahiz bulegoburu edo horiei parekatutako unitateko buru izateari utzi beharra.

4.3. Lanpostua gorderik izan gabe, nahitaezko edo borondatezko eszedentzian dauden langileek zilegi izanen dute lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzea, baldin eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen badituzte, eta, horrela, jarduneko zerbitzuan sartuko dira berriz eta behin betikoz esleituko zaie lanpostu bat.

Berriz jarduneko zerbitzuan sartu eta administrari-ofizial edo pareko lanposturen bat behin-behinekoz esleiturik duten funtzionarioek lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzera beharturik egonen dira, lanpostua behin betikoz eskuratuko badute.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du inolaz ere ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.

5.-Ordainsariak.

Lekualdatzen diren langileek, indarra duten xedapenek eta halabereko plantilla organikoak ezarritako lansariak jasoko dituzte.

6.-Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

6.1. Deialdian parte hartzeko, eskabidea aurkeztu beharko da Burlatako Udaleko erregistro orokorrean, Larrainetako plazan, zk.g. (Posta Kodea: 31600), edo Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legean aurreikusiriko edozein baliabideren bidez, hamabost egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

6.2. Eskabideak deialdi honetako eranskinean argitaratutako ereduari jarraikiz aurkeztuko dira eta horietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bururatzen den egunerako.

6.3. Eskabidearekin batera, deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien egiaztagiriak aurkeztuko dituzte, behar bezala kautotuak, eta hala behar badu, deialdiko 4.1 oinarriaren d) letran euskaraz jakitearen gainean aipatzen den egiaztagiria ere bai.

6.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

7.-Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

7.1. Eskabideak aurkezteko epea buruturik, alkateak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, eta ohartaraziko du hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin bada, haiek zuzendu.

7.2. Erreklamazioak egiteko epea burutu eta haiek ebatzitakoan, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

7.3. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, alkateak lehiaketa hutsik gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

7.4. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

8.-Epaimahaiko kideak.

Lehiaketa kalifikatzeko epaimahaian hauek izanen dira:

-Mahaiburua: José Muñoz Arias, Burlatako Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: Ramón Alzorriz Goñi.

-Mahaikideak:

1. Burlatako Udaleko Giza Baliabideen Informazio Batzorde Iraunkor eta Segimendukoaren ordezkari bat, Batzordeak berak hautatua.

Ordezkoa: Burlatako Udaleko Giza Baliabideen Informazio Batzorde Iraunkor eta Segimendukoaren ordezkari bat, Batzordeak berak hautatua.

2. Burlatako Udaleko langileen ordezkari bat.

Ordezkoa: Burlatako Udaleko langileen ordezkari bat.

3. Burlatako Udaleko Giza Baliabideen zuzendaria.

Ordezkoa: noren eskutan uzten duen, huraxe.

8.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia.

8.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

8.4. Administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako aurreikusitako arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hori jakinarazi deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

9.-Merezimenduen kalifikazioa.

9.1. Erantsitako baremoari jarraituz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak lehiatzaileek alegatu eta frogatutako merezimenduak.

9.2. Alegatutako merezimendu guztiak agirien bidez frogatu beharko dira, izangaiek lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkezten duten unean.

9.3. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzean aipatutako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

9.4. Izangaiek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, Administrazio Publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiatzaile adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

9.5. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiatzaileek alegatutako merezimenduen gainean.

9.6. Merezimenduen kalifikazioa burutu ondoan, epaimahaiak argitara emanen du Burlatako Udaleko iragarki oholean lehiatzaile bakoitzak lortutako puntuazioa, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.

10.-Izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.

Behin aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoan, epaimahaiak parte hartzaile guztien behin betiko puntuazioak emanen ditu argitara Burlatako Udaleko iragarki oholean, eta lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, alkateari igorriko dio espediente osoarekin batera, behar den ebazpena eman dezan hasieran deitutako lanpostuen kopurua handitzeari dagokionez.

11.-Lanpostu hutsak hautatzea.

Lehiakideek lorturiko puntuazioaren arabera hautatzen ahalko dituzte lanpostu hutsak, alkateak hartarako deituko duen ekitaldian.

Behar bezala arrazoituriko ezinbesteako kasuetan salbu, aipatu epean lanpostua hautatzen ez duten lehiatzaileek lehiaketaren xedea diren lanpostu hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

12.-Esleipena eta lanpostuaren jabetza hartzea.

Lanpostu hutsak esleitu ondoan, alkateak, ebazpen baten bidez, lehiatzaileei egokitu zaizkien lanpostuei dagozkien izendapenak eginen ditu eta horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

Izendaturiko lehiatzaileek hamar egun naturaleko epea izanen dute, beren izendapena jakinerazten zaienetik, beren lanpostuez jabetzeko, non eta ebazpen horretan deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko data finko bat ezartzen ez duen.

13.-Aurkeztutako agiriak.

13.1. Hautagaiek, baldin eta erreklamazio edo errekurtsorik paratzen ez bada, aurkeztu dituzten agiriak berreskuratzen ahalko dituzte hala eskatu ondotik. Agiriak berreskuratzeko eskaera hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da. Epe hori izendapenaren ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabetera hasiko da.

13.2. Aurreko atalean ezarririko epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da izangaiak uko egin diola agiriak eskuratzeari eta horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.

13.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkezten baldin bada, aurkeztutako agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiriak eramaten ahalko dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

14.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean errekurritutako erabakiak argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burlatan, 2010eko urriaren 26an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskaera, administrari-ofizial izateko lanpostu huts ....... lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdian. Deialdia .. zk.ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ..(e)ko ......aren .(e)an.

1.-Norberaren datuak.

Deiturak eta izena: .............................................................................

Jaiotze eguna eta tokia: .....................................................................

NANa: ...................................

Helbidea: ........................................................... P.K.: ........................

Etxeko telefonoa: ................................................................................

Helbide elektronikoa: ..........................................................................

2.-Administrazio datuak.

a) Egoera administratiboa:

Zein lanpostutarako izendatu ninduten: .............................................

Burlatako Udaleko funtzionarioa: .......................................................

Lan-kontratudun finkoa:

[ ] Jardunean.

[ ] Zerbitzu berezietan.

[ ] Eszedentzia berezian.

[ ] Borondatezko eszedentzian.

[ ] Nahitaezko eszedentzian.

(X batez markatu dagokion kontzeptua).

b) Egungo lanlekua:

Lanpostua: ..........................................................................................

Jabetza hartzearen eguna: .................................................................

Departamentua: ..................................................................................

Erakunde autonomoa: ........................................................................

c) Zein maila edo taldetakoa naizen: ...............................................

3.-Nik, sinatzaileak, adierazten dut eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala, eskaerak aurkezteko epearen azken egunean.

4.-Eskabidearekin batera, aginduzko dokumentazioa eta alegaturiko merezimenduen frogagiriak aurkeztu ditut.

5.-Adierazten dut euskaraz maila aski dudala frogatzeko proba egin nahi dudala:

6.-Adierazten dut frantsesez, ingelesez edo alemanez maila aski dudala frogatzeko proba egin nahi dudala:

Hortaz, eskabide honetan aipatutako deialdian onar nazatela eskatzen dut.

Burlatan, ......(e)ko .............aren ..............(e)an.
(Sinadura)

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

1) Edozein administrazio publikotan, langile finko gisa, deialdian eskaintzen den lanpostu berdinean edo gisako batean egindako zerbitzuak: 1 puntu urte bakoitzeko.

2) Edozein administrazio publikotan, aldi baterako langile gisa, deialdian eskaintzen den lanpostu berdinean edo gisako batean egindako zerbitzuak: 0,75 puntu urte bakoitzeko.

3) Edozein administrazio publikotan, langile finko gisa, deialdikoa ez beste lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,25 puntu urte bakoitzeko.

4) Edozein administrazio publikotan, aldi baterako langile gisa, deialdikoa ez beste lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,20 puntu urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

2. Honako a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da.

3. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

4. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

5. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 7 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroetan, eskola orduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barruan antolatutakoak sartuko dira.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2) Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 2 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan hartuz lana edo jarduera bakarka edo taldean egina den eta biltzarrak edo argitalpenak herri, eskualde, nazio edo nazioarteko maila duen.

3) Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatzea eta/edo halakoetan irakasle gisa parte hartzea: gehienez puntu bat, haien iraupenaren arabera epaimahai kalifikatzaileak baloratu beharrekoak.

Oharrak b) atal osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak soilik baloratuko dira deialdiko lanpostuarekin zerikusia izanez gero.

2. Baremoaren b) atal honetako puntuazioa 10 puntukoa izanen da, gehienez ere.

Puntuazio erantsia hizkuntzak jakiteagatik.

-Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko lan hizkuntzak diren aldetik, hizkuntza horietako bakoitzeko 2 puntu gehienez.

-Euskaraz jakiteagatik, gehienez ere 5 puntu, plantilla organikoan aginduzkoa deklaratu ez den lanpostuak eskuratzeko bada.

Ondorio horietarako, hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki baliokidea den titulua edukiz gero, aurreko ataletan adierazi den gehieneko puntuazioa emanen da.

Titulurik eduki ezik, Hizkuntza Eskola Ofizialean gaindituriko maila bakoitzagatik gehieneko puntuazioaren 1/5 emanen da. Euskararen kasuan, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko 1/12 emanen da.

Izangai bakoitzak lau hizkuntza horietan zer dakien baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak antolatutako azterketak egiten ahal dira; bost zailtasun maila izanen dira, eta hizkuntza bakoitzari ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren bosten bat emanen zaio maila bakoitzari.

Iragarkiaren kodea: L1017614