2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, 2010erako
Berriobeitiko Udalak adierazi du 2010eko azaroaren 30ean bukatuko dela 2010eko jarduera ekonomikoen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Udalaren weborriaren bidez ordaintzen ahal dira, edo 012 telefonoaren bidez, edo Nafarroako Kutxaren edozein sukurtsaletan ere, dagokion ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak 2010eko azaroaren 30ean pasako dira kontuetatik.
Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta korrituak sorraraziko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.
Berriobeitin, 2010eko azaroaren 3an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.
Iragarkiaren kodea: L1018011