140. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

761/2010 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "Iruñerriko Ibai Parkea handitzea. Arga Beherea I (Barañain-Etxauri)" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak uztailaren 29an emandako 476/2010 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen hamabost egunez Iruñerriko Mankomunitateak sustatutako proiektu hori, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Halaber, proiektuaren onura publikoaren deklarazioa eta ukitutako ondasunak okupatzeko beharra berretsi ziren.

Jendaurreko aldia bukatutakoan, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren urriaren 20ko 685/2010 Ebazpenaren bidez, behin betiko onespena eman zitzaion aipatu proiektuari, eta aurkeztutako alegazioak ebatzi ziren, ebazpen horren xedapen zatian adierazitakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuaren 2010eko urriaren 29ko Erabakiaren bidez, presakoa deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 121/2007 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Iruñerriko Ibai Parkea handitzea. Arga Beherea I (Barañain-Etxauri)" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Oltza Zendea eta Etxauriko udaletako alkate udalburuei dei egitea, 2010eko azaroaren 30ean, abenduaren 1ean eta abenduaren 2an aipatu udaletxeetan ager daitezen, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak eta, kasua bada, behin betiko okupatzekoak egiteko. Iruñerriko Mankomunitateak sustatu du proiektua.

2. Ukitutakoek beraiek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

3. Francisco Javier Lachen Barbería eta Jon Urteaga Alameda jaunak eta Alexia Mauleon Goñi andrea Administrazioaren ordezkari izendatzea, haietako edozeinek okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.

4. Gabriel Olagüe Santesteban jauna, Ainhoa Barberia Quiroz andrea, Anabel Beunza Munárriz andrea eta Cándido Echarri Lacunza jauna, haietako edozein, administrazioko peritu izendatzea.

5. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Oltza Zendea eta Etxauriko udaletxeetako iragarki oholetan, eta ukituriko titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedulen bidez. Orobat, ohartarazten da argitalpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea den kasuetarako.

6. Ebazpen hau Oltza Zendea eta Etxauriko udaletxeetara eta Iruñerriko Mankomunitatera igortzea.

Iruñean, 2010eko azaroaren 9an.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Pedro Blas Pegenaute Garde.

Iragarkiaren kodea: F1018418