140. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Iragarkia. "Mediadores Asociados Navarros de Seguros" izeneko lanbide erakundearen estatutuen gordailua.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan, 2010eko azaroaren 5eko 12:00etan, ondoko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla: "Mediadores Asociados Navarros de Seguros", "Medianase" sigletan. Elkarte horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da, eta dagokion eremu funtzionalak jarduera horretan aritu eta askatasunez eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten entitateak hartzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Lorenzo Blázquez Lautre eta Javier Arrondo San Juan (Arrondo San Juan, S.L.).

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei jakinarazi eta jakin dezaten. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahalko dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2010eko azaroaren 9an.-Laneko zuzendari nagusia, Javier Zubicoa León.

Iragarkiaren kodea: F1018457