4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA
Ediktua. 0000310/2010 hipoteka-betearazpena
Elena Galarza Arratibelek, idazkari judizialak,
Aditzera ematen dut: organo judizial honetan bideratzen ari diren 0000310/2010 hipoteka-betearazpeneko autoetan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia organo honetako entzunaldi-aretoan urtarrilaren 14ko 10:30ean egin dadin, baldintza hauei jarraikiz:
1. Posturak egiteko baldintzak: enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute. Gordailu eta kontsignazioen kontuan (0030 8047 200000000000 3412 0000 06 0310 10 kontua) enkantean jartzen diren ondasunen balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. (Gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten bada, halaxe adierazi beharko da diru sarreraren gordekinean). Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 647., 669.1 eta 666. artikuluak).
2. Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 648. artikulua).
3. Titulazioa eta zamak. Enkantean parte hartzeak berarekin dakar posturagileek autoetan agertzen den titulazioa askitzat hartzea edo, hala bada, titulaziorik ez dagoela onartzea. Era berean, auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.
Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 668. eta 669.2 artikuluak).
4. Errematea onesteko baldintzak. Onartzen diren posturak.
1.1. Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da, eta horrek 20 eguneko epea izanen du jarritako diruaren eta errematearen azkeneko prezioaren arteko aldea ordaintzeko.
1.2. Postura guztiak enkantean jartzen den ondasunaren balioaren %70etik gorakoak badira, baina behar adinako banku- edo hipoteka-bermea aurkeztu eta epeka ordaintzea eskaintzen badute, postura horietatik onenaren aldeko errematea onesten ahalko da, salbu eta alderdi betearazleak hurrengo 20 eguneko epean eskatzen badu higiezina berari esleitzea enkantearen hasierako balioaren %70 ordainduta.
1.3. Enkanteko posturarik onena enkantean jartzen den ondasunaren balioaren %70etik beherakoa bada, honako baldintza hauek bete beharko dira posturarik onenaren aldeko errematea onesteko:
Posturarik onena tasazio-balioaren %50etik gorakoa izatea edo, baxuagoa bada, abiarazitako betearazpenaren zenbatekoa berdintzea gutxienez, interesetarako eta kostuetarako aurreikusten den dirua barne.
Betearazpenpeko alderdiak ez erabiltzea PZLaren 670. artikuluaren 4. lerroaldean aitortzen zaion ahalmena (postura hobetzen duen hirugarren bat aurkeztea).
Edo aurreko inguruabarra gertatu gabe, alderdi betearazleak ez eskatzea higiezina tasazio-balioaren %70 ordainduta esleitzea edo kontzeptu guztien ordainean zor zaion diruaren truke, betiere diru kopuru horrek posturarik onena gainditzen badu (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 670. artikulua).
5. Posturak egin ahal izateko jarritako gordailuen xedea. Enkantea bukatuta, posturagileei jarritako dirua itzuliko zaie, posturagile onenari izan ezik. Gainerako posturagileek eskatzen ahalko dute bakoitzak jarritako dirua epaitegiaren esku gelditzea, erremategileak gainerako dirua ordaindu ezean, haren ondotik daudenen aldeko errematea onets dadin, egindako posturen arabera. (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikulua).
6. Enkantearen porrota. Erremategileak falta den dirua ezarritako epean ordaintzen ez badu edo bere erruagatik salmenta ondoriorik gabe gelditzen bada, egindako gordailua galduko du. (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 653. artikulua).
1.-Hiri finka.-Beheko solairua eta goiko solairu bat dituen etxea, patio estaligabearekin, Lavadero kaleko 24an. Guztira 115 m² ditu, horietatik 105 m² sabaipean eta gainerako 10 m²-ak patioan. Goiko solairuan etxebizitza bat dago, 125 m²-ko azalera eraikia duena. Solairu horretako gela batzuk Nueva kaleko zenbaki gabeko etxe baten lehen solairuan sartzen dira. Etxe hori jatorrizko finka beretik dator, eta Cortesko 67. liburuaren (1.708 liburukia), 178. orrian inskribaturik dago, 4.418 zenbakiarekin. Mugak: aurrean, bere helbideko kalea; sartu eta eskuinean, Nueva kalea; ezkerrean, Felipe Garcíaren finka; eta hondoan, Nueva kaleko zenbaki gabeko etxea, finka honetako gela batzuk sartzen diren hori.
Hipoteka Tuterako 1. Jabetza Erregistroko 2.899. liburukian, 115. liburuan, 133. orrian, 4.419. finkan inskribatu zen.
2.-Landa finka.-Behin-behineko ureztaketako alorra, La Máquina alderdian, Tierra Reciako behealdean, 6. laukia, 13. lursaila. Azalera: 5 erregu eta 10 almute, hau da, 50 area eta 57 zentiarea. Mugak: iparraldean, Manuel Jaraba; hegoaldean, Florencio Belio; ekialdean, erretena eta bidea; eta mendebaldean, erretena.
Hipoteka Tuterako 1. Jabetza Erregistroko 3.128. liburukian, 125. liburuan, 82. orrian, 1.454. finkan inskribatu zen.
3.-Landa finka.-Tierra Recia alderdian, 12. laukia, 40. poligonoa, 91. lurzatia, 3 erregu eta 7 almutekoa, hau da, 30 area eta 88 zentiareakoa. Mugak: iparraldean, Jerónimo Bona; hegoaldean, Juana Blasco; ekialdean, erretena eta bidea; eta mendebaldean, erretena.
Hipoteka Tuterako 1. Jabetza Erregistroko 3.128. liburukian, 125. liburuan, 76. orrian, 3.523. finkan inskribatu zen.
4.-Landa finka.-Lur zuriko saila, behin-behineko ureztaketako alorra, Tierra Recia alderdian, behealdean, 12. laukia, 2 erregukoa, hau da, 17 area eta 96 zentiareakoa. Mugak: iparraldean, erretena; hegoaldean, altxonbidea; ekialdean, Francisco Borobia; eta mendebaldean, Felisa Sánchez.
Hipoteka Tuterako 1. Jabetza Erregistroko 3.128. liburukian, 125. liburuan, 79. orrian, 1.984. finkan inskribatu zen.
5.-Landa finka.-Lursaila Tierra Recia alderdian, behealdean, 6. laukia, neurketako 965. zenbakia. Azalera: 5 erregu eta 8 almute, hau da, 49 area eta 75 zentiarea. Mugak: iparraldean, Claudio Martónen alarguna; hegoaldean, Sotero Borobia; ekialdean, erretena eta bidea; eta mendebaldean, erretena.
Hipoteka Tuterako 1. Jabetza Erregistroko 3.128. liburukian, 125. liburuan, 73. orrian, 2.664. finkan inskribatu zen.
6.-Landa finka.-Mahastia Tierra Recia alderdian, 12. laukia. Azalera: erregu bat eta 2 almute, hau da, 10 area. Neurketako 763. zenbakia du. Mugak: iparraldean, Cristeta Baurre; hegoaldean, Pedro Portolés; ekialdean, altxonbidea; eta mendebaldean, Francisco Borobia.
Hipoteka Tuterako 1. Jabetza Erregistroko 3.128. liburukian, 125. liburuan, 70. orrian, 2.476. finkan inskribatu zen.
7.-Landa finka.-Ureztaketako alorra Tierra Recia alderdian, 12. laukia, 40. poligonoa, 93. lurzatia, 14 almutekoa, hau da, 7 area eta 86 zentiareakoa. Mugak: iparraldean, Félix Belio; hegoaldean, Jerónimo Bona; ekialdean, erretena eta bidea; eta mendebaldean, erretena.
Hipoteka Tuterako 1. Jabetza Erregistroko 1.858. liburukian, 70. liburuan, 156. orrian, 4.546. finkan inskribatu zen.
8.-Landa finka.-Alorra Rey de los Moros alderdian, neurketako Bat.652 zenbakia, 33. poligonoko 18. lurzatia, 54 area eta 84 zentiareakoa. Mugak: iparraldean, Julián Uriel; hegoaldean, bidea; ekialdean, erretena; eta mendebaldean, Felipe Gabas Castro.
Hipoteka Tuterako 1. Jabetza Erregistroko 2.310. liburukian, 81. liburuan, 23. orrian, 5.030. finkan inskribatu zen.
9.-Landa finka.-Campo Redondo alderdian, planoko 24 zenbakikoa eta 25 zenbakikoaren ekialdeko zatia, 3. poligonoan. Azalera: 7 erregu eta 2 almute, hau da, 63 area eta 98 zentiarea. Mugak: iparraldean, 23. finka; hegoaldean, bidea; ekialdean, bidea; eta mendebaldean, 26. finka eta 25. finkaren gainerakoa.
Hipoteka Tuterako 1. Jabetza Erregistroko 2.589. liburukian, 95. liburuan, 121. orrian, 5.652. finkan inskribatu zen.
10.-Landa finka.-Rey de los Moros alderdian, planoko 43 zenbakikoa, 14. poligonoan. Azalera: 3 erregu eta 2 almute, hau da, 28 area eta 6 zentiarea. Mugak: iparraldean, 42. finka; hegoaldean, 45. finka; ekialdean, 42 A eta 44. finka, eta mendebaldean, jabe ezezaguneko lurzati zenbaki gabea.
Hipoteka Tuterako 1. Jabetza Erregistroko 2.589. liburukian, 125. liburuan, 124. orrian, 5.653. finkan inskribatu zen. Finken tasazio-balioak honakoak dira, eskrituren arabera:
1.-Hiri finka.-Beheko solairua eta goiko solairu bat dituen etxea, patio estaligabearekin, Lavadero kaleko 24an, 4.419. erregistro-finka: 221.900 euroko printzipala.
2.-Landa finka.-Behin-behineko ureztaketako alorra, La Máquina alderdian, Tierra Reciako behealdean, 6. laukia, 13. lursaila, 1.454. erregistro-finka: 10.481,47 euroko printzipala.
3.-Landa finka, Tierra Recia alderdian, 12. laukia, 40. poligonoa, 91. lurzatia, 3.525. erregistro-finka: 5.880,56 euroko printzipala.
4.-Landa finka.-Lur zuriko alorra, behin-behineko ureztaketakoa, Tierra Recia alderdian, behealdean, 12. laukia, 1.984. erregistro-finka: 3.181,80 euroko printzipala.
5.-Landa finka.-Lursaila Tierra Recia alderdian, behealdean, 6. laukia, neurketako 965 zenbakia, 2.664. erregistro-finka: 11.211,47 euroko printzipala.
6.-Landa finka.-Mahastia Tierra Recia alderdian, behealdean, 12. laukia, 2.476. erregistro-finka: 3.301,15 euroko printzipala.
7.-Landa finka.-Ureztaketako alorra Recia alderdian, 12. laukia, 40. poligonoa, 93. lurzatia, 4.546. erregistro-finka: 3.115,48 euroko printzipala.
8.-Landa finka.-Alorra Rey de los Moros alderdian, neurketako Bat.652 zenbakia, 33. poligonoko 18. lurzatia, 5.030. erregistro-finka: 11.653,09 euroko printzipala.
9.-Landa finka.-Campo Redondo alderdian, planoko 24 zenbakiko finka eta 25 zenbakikoaren ekialdeko zatia, 3. poligonoa, 5.652. finka: 12.446,09 euroko printzipala.
10.-Landa finka.-Rey de los Moros alderdian, planoko 43 zenbakikoa, 14. poligonoa, 5.653. erregistro-finka: 6.479,27 euroko printzipala.
Tuteran, 2010eko azaroaren 2an.-Idazkari judiziala, Elena Galarza Arratibel.
Iragarkiaren kodea: J1018108