4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 121/2010 prozedura
Francisco Alvero Ayalak eta Manuel Fernández Trincadok eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Decoraciones y Recubrimientos Metalicos en Resina S.L. (D.Y.R.M.E.R.) enpresaren aurka epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 0000121/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Lehenbizikoa.-Ordaintzeko errekerimendurik egin gabe, diru kopuru hauek berdintzeko adina ondasun enbarga biezazkiote betearazpenpeko alderdiari, hots, Decoraciones y Recubrimientos Metálicos en Resina S.L. (D.Y.R.M.E.R.) enpresari:
1.-17.837,54 euroko printzipala.
2.-Interesetarako kalkulatu diren 1.070,25 euro.
3.-Kostuetarako kalkulatu diren 1.783,75 euro.
Zordunari adierazten zaio erreklamatzen zaizkion diru kopuru horiek epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan ordain ditzakeela: Banestoren 0030.1846.42.0005001274 kontua, 4148.0000.64.0121.10 kontzeptua.
Igor bekie ofizioa Jabetza Erregistroko Indizeen Zerbitzuari eta alderdi demandatuaren helbideari dagokion jabetza erregistroari, haien datuen arabera betearazpenpeko alderdiak dituen ondasun eta eskubide guztien zerrenda eman dezaten; halaber, erants bedi betearazpenpeko alderdiaren ibilgailuen titulartasunari buruzko informazio-oharra.
Ordainarazten den diru kopurua osorik ordaindu ezean, eta ondasunen enbargoa deusetan galarazi gabe, egin bekio zordunari edo haren legezko ordezkariari errekerimendua hamar eguneko epean bere ondasun eta eskubideen zerrenda aurkez dezan, bere erantzukizuna bermatzeko beharrezkoak diren xehetasunekin. Ebazpen honen jakinarazpenak horren berri emateko formazko errekerimendua egiteko balio du.
Bigarrena.-Erants bitez Nafarroako Zerga Ogasunaren, Tributu Administrazioaren Estatu Agentziaren, Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren datu-baseetara sartzeko aplikazio informatikoetatik lortutako oharrak. Horien edukia aztertuta, betearazpenpeko alderdiaren honako ondasun edo eskubide hauen enbargoa deklaratzen da:
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga edo balio erantsiaren gaineko zerga edo beste edozein zerga dela eta -betearazpenpeko alderdiaren izaera juridikoa zein den-, Nafarroako Foru Ogasunak eta Estatuko Zerga Agentziak betearazpenpeko pertsonari edo enpresari itzuli behar dizkioten diru kopuru guztiak, premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.
Gizarte Segurantzako 31030900237616 eta 31032006004509 premiamendu-espedienteetan betearazpenpeko alderdiarentzat gera daitekeen soberakinaren enbargoa.
Lan arloko 1. Epaitegiaren 49/2010 betearazpenean, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiaren 64/2010 betearazpenean eta Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiaren 181/2009 betearazpenean atxikitako ondasunen berrenbargoa, eta auto horietan betearazpenpeko alderdiarentzat gera daitekeen soberakinaren enbargoa. Igor bedi behar den idatzagiria, prozedura eta epaitegi horietan enbargoaren kontu har dezaten, eta eskatu, aldi berean, haien premiamendu bidearen egoerari buruzko ziurtagiria.
2649BDC matrikula duen ibilgailua. Horri dagokionez, igor bitez aginduaren bi kopia ondasun higigarrien erregistro egokira, enbargoaren idatzoharra egiteko, eta eskatu, aldi berean, lotutako zama eta kargen ziurtagiria, Trafiko Zuzendaritza Nagusian ageri direnak ere barnean hartuko dituena.
Decoraciones y Recubrimientos Metalicos en Resina S.L. (D.Y.R.M.E.R.) enpresaren egoitzan (autoetan ageri den helbidean: Cintruenigoko industrialdea, D kaleko 17 zenbakia) aurki daitezkeen eskudirua eta ondasun higigarriak, diru kopuru hau berdintzeko: 17.837,54 euroko printzipala, gehi 1.070,25 euro behin-behineko interes gisa eta 1.783,75 euro behin-behineko kostuen ordainean.
Bidal bedi horretarako exhortoa betearazpenpekoaren helbideari dagokion epaitegira, edo komunikazioa Enbargo eta Komunikazio Egintzen Zerbitzu Orokorrera. Izendatzen den batzorde judizialak ahalmena izanen du sarrailagilearen eta indar publikoaren laguntza eskatzeko. Legez ezarritako lehentasun ordenari jarraituko zaio eta ondasunak zuzenbidearen arabera gordailutuko dira; beharrezkoa bada, gordailuzaina izendatuko da eta legezko ohartarazpenak eginen dira. Ebazpen honek erabaki den enbargorako agindua behar den moduan egiteko balioko du. Auzi-jartzaileak enbargo-eginbidean esku hartzeko ahalmena izanen du, hala badagokio zuzenbidez.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legezko eran.
Aurka egiteko bidea.-Epaitegi honetako Idazkaritzan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 551.5 artikulua).
Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 4148.0000.64. 0121.10 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030.1846.42.0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").
Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.
Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.
Eta Decoraciones y Recubrimientos Metálicos en Resina S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.
Iruñean, 2010eko azaroaren 3an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1018202