140. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 110/2010 prozedura

Natividad Lecuona Odriozola andreak eskaturik, kaleratzea dela-eta, Burolite S.L.ren aurka epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 0000110/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Erabaki da:

Lehenbizikoa.-Natividad Lecuona Odriozolaren eta Burolite S.L.ren arteko lan harremana ebazpen honen egunean amaituta dagoela adieraztea.

Bigarrena.-Betearazpenpeko alderdia kondenatzea ondoko diru kopuruak ordaintzera.

Kalte-ordain gisa: 2.892,37 euro (bi mila zortziehun eta laurogeita hamabi euro eta hogeita hamazazpi zentimo).

Tramitazioaldiko soldaten ordainean, kontuan izanik auzi-jartzaileak 2010eko irailaren 1ean jaso zuela medikuaren alta, 3.033,78 euro (hiru mila eta hogeita hamahiru euro eta hirurogeita hemezortzi zentimo).

Ebazpen hau alderdiei jakinaraz bekie, adieraziz haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dezaketela, epaitegi honi zuzendua, ebazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.3 artikulua).

Eta Burolite S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Burgosko Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko urriaren 29an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1018051