4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 542/2010 demanda
Maria Teresa Esteban Panizok eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Aerosleep Baby, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka epaitegi honetan bideratu den 542/2010 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Alderdi auzi-jartzailearen idazki hori aurkeztutzat jotzen da eta, horrenbestez, abiaburuko autoei erants bekie, eta kopiari legezko bidea eman. Idazki horretan dauden adierazpenak egintzat jotzen dira, eta demanda eta "Eskatzen dut" atala aldatutzat, idazkian ageri den moduan.
Eta Aerosleep Baby, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.
Iruñean, 2010eko azaroaren 2an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1018008