140. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 157/2010 prozedura

Lourdes García Ruizek, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Talleres Baraibar Sociedad Limitada enpresaren aurka, José Ramón Piñar Bautistak eskaturik, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 157/2010 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, José Ramón Piñar Bautistak eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Talleres Baraibar Sociedad Limitadaren aurka, 17.272,53 euroko printzipala ordain dezan, gehi 1.036,35 euroko interesak eta 1.727,25 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan azken bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, aintzat har bedi idazkari judizialak emanen duen dekretua.

Jakinaraz bekie alderdiei ebazpen hau legezko eran eta ohartaraz bekie haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri. Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar egun balioduneko epean betearazpenpeko alderdiak aurka egin ahal dio abian jarritako betearazpenari, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 556. artikuluan eta hurrengoetan adierazten den moduan.

Eta Talleres Baraibar Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen zaizkiola hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko azaroaren 4an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1018231