4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. Titulu judizialak betearazteko
128/2010 prozedura
Epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratzen ari den 128/2010 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Raul Miranda Fraguasen erabateko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz, deusetan galarazi gabe prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu. Zorraren printzipala 6.915,98 eurokoa da, interesak 1.414,96 eurokoak eta kostuak 691,60 eurokoak, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.
Eta Raul Miranda Fraguasi legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen zaizkiola hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2010eko azaroaren 2an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1018027