140. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

328/2010 EBAZPENA, urriaren 18koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean heziketa zikloa 2009-2010 ikasturtean bukatu duten ikasleei Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketen sari bereziak emateko deialdia egiten duena.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuak heziketa zikloa 2009-2010 ikasturtean bukatu duten ikasleei Nafarroako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko sari bereziak ematearen aldeko txostena eman du, Hezkuntza eta Kulturako kontseilariaren abenduaren 11ko 631/2002 Foru Aginduaren lehenengo puntuan adierazitakoari jarraikiz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatean heziketa zikloa 2009-2010 ikasturtean bukatu duten ikasleei Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko sari bereziak emateko deialdia egitea. Ebazpen honen 1. eranskinean ageri da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialari jakinaraztea, argitara dadin.

3. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalera, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Argibide eta Agiri Bulegora, eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2010eko urriaren 18an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

1. ERANSKINA

Oinarriak

Lehena. Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloetan sari berezi bat ematen ahalko da Nafarroan eskaintzen diren lanbide arloetako bakoitzeko.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako heziketa zikloetan sari berezi bat ematen ahalko da.

Erdi mailako heziketa zikloetan sei sari berezi ematen ahalko dira gehienez, 2. eranskinean ageri diren taldeetako lanbide arloetan banaturik.

Bigarrena. Heziketa zikloetako sari bereziak honako hauek izanen dira: 400 euroko saria erdi mailarako eta 600 eurokoa goi mailarako, eta Hezkuntza Departamentuaren diploma bat, merezimendu hori aditzera ematen duena.

Sari berezi bat jasotzen duten hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako goi mailako ikasleei, ECD/1696/2002 Ministerio Aginduan ageri den moduan, saria jaso dutela egiaztatzen duen eginbidea idatziko zaie ikasketa espedientean. Gainera, Hezkuntza Ministerioak egiten duen Lanbide Heziketako Sari Nazionaletarako deialdian parte hartzen ahalko dute.

Hirugarrena. Betebeharrak.

Sari berezia eskatzeko betebeharrak hauek dira:

1. Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasketak edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak 2009-2010 ikasturtean bukatu izana Foru Komunitateko ikastetxe publiko edo pribatuetan.

2. Heziketako zikloko azken kalifikazioan 8 puntu edo gehiago lortu izana erdi mailan eta 8,5 puntu goi mailan.

Laugarrena. Eskaerak.

Sarietara aurkeztu nahi dutenek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) 3. eranskinean ageri den ereduaren araberako eskabidea.

b) Nortasun agiri nazionalaren edo atzerritarren identifikazio zenbakiaren fotokopia, kasuaren arabera.

c) Egindako prestakuntza zikloari dagokion ikasketa espedientea.

Horretaz gainera, eskatzaileek curriculum vitae-aren eredu europarra aurkezten ahalko dute, 4. eranskinean ageri den eredua erabiliz. Lortutako sariak edo bekak aipatuko dituzte, horrelakorik izanez gero, bai eta alegatu nahi duten beste edozein merezimendu ere, dagozkion agiriekin batera. Agiriak jatorrizkoak izanen dira, edo, bestela, fotokopia konpultsatuak. Kontuan izan behar da curriculum vitae-a eta horri erantsitako agiriak beharrezkoak izanen direla ikasketen notan izaten diren berdinketak hautsi ahal izateko, zortzigarren oinarrian azaltzen den moduan.

Bosgarrena. Eskaerak eta aurreko atalean aipatutako agiriak Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariari zuzenduko zaizkio, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Hezkuntza Departamentuko Erregistro Bulegoan aurkeztuko dira, edo, bestela, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bulegoetako edozeinetan.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, posta zerbitzuko langileak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan.

Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluari jarraikiz, eskaerak behar diren baldintza guztiak betetzen ez baditu, interesdunari eskatuko zaio hutsegitea zuzen dezala edo agintzen diren agiriak aurkez ditzala hamar eguneko epean, eta, adieraziko zaio, hala egin ezean, eskaera ezetsi eta artxibatu eginen dela. Horretarako, ebazpen bat eman beharko da, aipatutako legearen 42.1 artikuluan aurreikusi bezala.

Seigarrena. Hautapena.

Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak hautapen batzorde bat eratuko du, eskaerak aztertu eta baloratzeko. Batzordeak honako kide hauek izanen ditu:

-Batzordeburua: Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria.

-Idazkaria: Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Ataleko burua.

-Mahaikideak: Lanbide Heziketaren Zerbitzuko bi kide, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko ikuskatzaile bat eta hezkuntzako sistemako Lanbide Heziketako ikasketak edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak ematen dituen ikastetxe bateko zuzendari bat.

Zazpigarrena. Sariak, norgehiagokako araubidean, heziketa zikloan azken kalifikaziorik handiena lortu duten parte-hartzaileei emanen zaizkie. Kalifikazio hori bi hamartarrekin emanen da.

Zortzigarrena. Berdinketa izanez gero, honako atal hauek baloratuta lortzen den puntuazio handiena kontuan hartuz ebatziko da:

-Hizkuntza ikasketak. Hizkuntza eskola ofizial batek edo aitortutako beste entitate batzuk emandako ziurtagiriak onartuko dira, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan zehazten den moduan. Oinarrizko maila (A2) edo baliokidea 0,2 punturekin baloratuko da, erdiko maila (B1) edo baliokidea 0,5 punturekin, eta maila aurreratua (B2) edo baliokidea puntu 1ekin. C1 odo C2 maila edo baliokidea duela frogatzen duenari 1,5 puntu emanen zaio.

-Atzerriko prestakuntza-egonaldiak. Atzerriko prestakuntza-egonaldian emandako hilabete bakoitzeko, administrazio batek antolatua: 0,1 puntu. 2 puntu guztira, atal honetan.

-Lan esperientzia, bere tituluari lotutakoa (0,05 puntu deialdi hau argitaratu arte lanean egindako hilabete bakoitzeko, eta 2 puntu gehienez). Laneko esperientzia frogatzeko aurkeztu beharrekoak:

a) Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria, non enpresa, lanbide kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazio aldia, edo, betiere, Langile Autonomoen Araubide Bereziko kotizazio aldia adieraziko baitira.

b) Lantoki izandako enpresaren ziurtagiria, datu hauekin: kontratuaren iraupena, egindako lana eta zenbat denbora egin duen lan horretan.

-Titulazioari lotutako berariazko prestakuntza. 0,05 puntu administrazio publiko batek edo berak baimendutako entitate batek ziurtatutako ikastaroetan egindako 10 orduko. 2 puntu guztira, atal honetan.

-Beste prestakuntza batzuk: beste ikasketa batzuk burutu dituztela frogatzen dutenek, egindako zikloarekin zerikusia badute, 0,5 puntu egiaztatutako titulu bakoitzeko; zerikusirik ez badute, 0,2 puntu egiaztatutako titulu bakoitzeko. 2 puntu guztira, atal honetan.

Bederatzigarrena. Berdinketa gertatuz gero, batzordeak ebatziko du eta, horretarako, kontuan hartuko du enpresak lantokian prestatzeko moduluan emandako txostena, bai eta curriculumean aurkeztutako bestelako alderdi batzuk ere, adibidez sariak, bekak...

Gutxieneko puntuazioari buruz hirugarren oinarrian aipatutako baldintza betetzen duen parte-hartzailerik ez bada, batzordeak eman gabe uzten ahalko du sariren bat.

Hamargarrena. Seigarren oinarrian aipatutako batzordearen proposamenari jarraikiz, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak deialdiari buruzko ebazpena emanen du, eta esleipena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Hamaikagarrena. Eskaera aurkezteak berarekin dakar deialdiaren arauak onartzea.

Hamabigarrena. Sariak esleitzeko ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabete iraganik, eskatzaileek aurkeztu duten dokumentazioa jasotzen ahalko dute hurrengo hilabetean, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzutik (Iruñeko Santo Domingo kalea, 8). Jasotzen ez den dokumentazioa suntsitu eginen da.

2. ERANSKINA

Erdi mailako heziketa zikloetako sari berezien banaketa, lanbide arloka

LANBIDE ARLOAK

SARIAK

-Gorputz eta Kirol-ekintzak

-Nekazaritza

-Ostalaritza eta Turismoa

-Elikagaien Industriak

1

-Administrazioa eta Kudeaketa

-Merkataritza eta Marketina

1

-Arte Plastikoak eta Diseinua

-Irudi Pertsonala

-Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa

1

-Arte Grafikoak

-Eraikuntza eta Obra Zibilak

-Fabrikazio Mekanikoa

-Informatika eta Komunikazioak

1

-Elektrizitatea eta Elektronika

-Instalazioa eta Mantentze-lanak

-Kimikakoa

-Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

1

-Osasuna

-Gizarte eta Kultur Zerbitzuak

1

3. ERANSKINA

Inskripzio orria

Deiturak:

Izena:

NAN / AIZ

Jaioteguna:

Helbidea:

Telefonoa:

Herria:

PK:

Posta elektronikoa:

Ikasketak zein ikastetxetan egin dituen:

Herria:

PK:

Lanbide arloa:

Egindako heziketa zikloa:

Eskatzen du Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko sari bereziak eskuratzeko 2009-2010 ikasturteko deialdian parte hartzea.

....................... (e)n, 20.............eko ................... aren ........(e)an.
(Eskatzailearen sinadura)

LANBIDE HEZIKETAREN ZERBITZUKO ZUZENDARIA.

4. ERANSKINA

EUROPAKO
CURRICULUM
VITAE-AREN EREDUA

F1017185_0.pdf

INFORMAZIO PERTSONALA

Izena

Helbidea

Telefonoa

Faxa

Posta elektronikoa

Nazionalitatea

Jaioteguna

[ Deiturak, Izena ]

[ Zenbakia, kalea, posta kodea, herria,

herrialdea ]





[ Eguna, hilabetea, urtea ]

LAN ESPERIENTZIA

. Datak (noiztik noiz arte)

. Enplegu emailearen izena
eta helbidea

. Enpresa mota edo sektorea

. Izandako postua edo kargua

. Jarduera eta erantzukizun nagusiak

[ Azkena aipatuz hasi eta informazio bera jaso izandako lanpostu bakoitzean. ]

HEZKUNTZA
ETA PRESTAKUNTZA

. Datak (noiztik noiz arte)

. Hezkuntza edo prestakuntza eman duen erakundearen izena eta mota

. Landutako gai edo lan
trebetasun nagusiak

. Eskuratutako kualifikazioaren titulua

. (Bidezkoa bada) Sailkapen nazionalean lortutako maila

[ Azkena aipatuz hasi eta informazio bera jaso egindako kurtso bakoitzean. ]

GAITASUN ETA AHALMEN PERTSONALAK

Bizitzan eta hezkuntzaren
eta lanaren bitartez eskuratu dituenak, ziurtagiri eta diploma ofizialen bidez egiaztatuak edo egiaztatu gabeak.

AMA HIZKUNTZA

BESTE HIZKUNTZA BATZUK

. Irakurmena

. Idazmena

. Ahozko adierazpena

[ Ama-hizkuntza aipatu. ]

[ Hizkuntza aipatu ]

[ Maila adierazi: bikaina, ona, oinarrizkoa. ]

[ Maila adierazi: bikaina, ona, oinarrizkoa. ]

[ Maila adierazi: bikaina, ona, oinarrizkoa. ]

GIZARTE GAITASUN
ETA AHALMENAK

Bestelako pertsonekin, kultur aniztasuneko giroetan, komunikazioa elementu garrantzitsutzat duten lanpostuetan eta taldean lan egitea funtsezkoa duten egoeretan (adibidez, kultur eta kirol jardueretan) eta abarretan bizi eta lan egitea.

[ Azaldu eta non eskuratu diren adierazi. ]

ANTOLATZEKO GAITASUN
ETA AHALMENAK

Adibidez, pertsonak, proiektuak eta aurrekontuak koordinatu eta administratzea lantokian, boluntario zereginetan (adibidez kultura eta kirola), etxean, etab.

[ Azaldu eta non eskuratu diren adierazi. ]

GAITASUN ETA AHALMEN TEKNIKOAK

Ordenagailuekin, ekipamendu mota bereziekin, makinekin etab.

[ Azaldu eta non eskuratu diren adierazi. ]

ARTE GAITASUN
ETA AHALMENAK

Musika, idazlanak, diseinua, etab.

[ Azaldu eta non eskuratu diren adierazi. ]

BESTELAKO GAITASUN
ETA AHALMENAK

Aurretik aipatu ez direnak.

GIDABAIMENA(K)

[ Azaldu eta non eskuratu diren adierazi. ]

INFORMAZIO OSAGARRIA

[ Garrantzitsutzat hartutako edozein informazio idatzi, adibidez, harremanetarako pertsonak, erreferentziak etab. ]

ERANSKINAK


[ Eranskinak aipatu. ]

Iragarkiaren kodea: F1017185