4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 181/2010 prozedura
Aránzazu Ballesteros Pérez de Albénizek, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,
Aditzera ematen dut: Joaquín Fernando Honorato Hidalgo Elorzek eskaturik, Electricidad del Automóvil Larrea S.L. enpresaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000181/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioten ebazpenak eman dira gaurko egunean:
"Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Joaquín Fernando Honorato Hidalgo Elorzek eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Electricidad del Automóvil Larrea S.L.ren aurka, 855,76 euroko printzipala ordain dezan, gehi 53,14 euroko interesak eta 88,58 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.
Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, idazkari judizialak ematen duen dekretuari lotu beharko zaio eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.
Jakinaraz bekie alderdiei ebazpen hau legezko eran eta ohartaraz bekie haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.4 artikulua). Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar egun balioduneko epean betearazpenpeko alderdiak aurka egin ahal dio abian jarritako betearazpenari, PZLaren 556. artikuluan eta hurrengoetan adierazten den moduan.
Hala erabaki, agindu eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.
Epaile magistratua eta idazkaria.-Sinatuak.
"Eman bekie entzunaldia Soldatak Bermatzeko Funtsari eta alderdi betearazleari, atxikitzeko moduko ondasun gehiago izendatzeko aukera izan dezaten hamar eguneko epean. Ohartaraziko zaie, orobat, hala egin ezik behin-behineko kaudimengabeziaren autoa emanen dela betearazpen honetan.
Egin bekie alderdiei ebazpen honen legezko jakinarazpena, adieraziz haren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela epaitegi honetako idazkaritzan, ebazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.3 artikulua).
Hori erabaki eta sinatzen dut. Fede ematen dut.
Eta Electricidad del Automóvil Larrea S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen zaizkiola hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2010eko azaroaren 2an.-Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1018278