140. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 406/2010 epaia

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

406/2010 epaia

Iruñean, 2010eko abuztuaren 10ean.

Ana Montserrat Llorca Blanco andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratu titularrak, ebasketa-falta baten ondorioz bideratu den 2010eko 219. falta-judizioaren autoak aztertu ditu ahozko eta jendaurreko judizioan. Fiskaltzak parte hartu du. Alderdi hauek aritu dira: salatzaile gisa Christophe Lavielle, eta salatu gisa Mihai Titi Lacatus, George Iancu eta Romina Manalau.

Epaitza:

Mihai Titi Lacatus, George Iancu eta Romina Manalau absolbitu egiten ditut leporatu zaien faltatik, hots, Zigor Kodearen 623.1 artikuluan azaltzen den ebasketa-faltatik. Prozesuko kostuak ofizioz ordainduko dira.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta adierazi haren kontra apelazio-errekurtsoa jar dezaketela, bost eguneko epean, epaitegi honi berari zuzendua, Probintzia Auzitegiak ebatz dezan.&

Egin bedi epaiaren lekukotza, autoei erantsita geldituko dena. Jatorrizkoa epaien liburuan gordeko da.

Hori erabaki, agindu eta sinatu du Ana Montserrat Llorca Blanco andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratu titularrak.

Eta Mihai Titi Lacatusi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko urriaren 28an.-Epaile magistratua, María Dolores Muñoz de la Espada y de la Mora.

Iragarkiaren kodea: J1018122