140. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 477/2010 epaia

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, kalteengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

477/2010 epaia.

Iruñean, 2010eko urriaren 6an.

Nik, María Dolores Muñoz de la Espada y de la Mora andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, Zigor Kodearen 625. artikuluan zehazturik dagoen kalte-falta batengatik bideratu diren 61/2010 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Judizio horretan alderdi hauek izan dira: batetik, Fiskaltza, eta bestetik, salatzaile gisa, Matías de Miguel Pérez eta Zizur Nagusiko Udala, eta salatu gisa, Deniss Jusenis. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:

Epaitza:

Deniss Jusenis jauna absolbitu egiten dut hasiera batean leporatu zitzaion faltatik, eta kostuak ofizioz ordaintzeko agintzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Publiko egitea.-Epai hori eman zuen epaileak hura irakurri eta publiko egin zuen, Iruñean, 2010eko urriaren 5ean egindako jendaurreko entzunaldian. Eta horren fede ematen dut, idazkaria naizen aldetik.

Eta Deniss Jusenisi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko urriaren 26an.-Epaile magistratua, María Dolores Muñoz de la Espada y de la Mora.

Iragarkiaren kodea: J1018119