4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA
Ediktua. 700/2010 prozedura
Iruñean, 2010eko urriaren 29an.
María Pilar Alguacil Arteta andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,
Aditzera ematen dut: Jaime Goñi Alegre prokuradore jaunak eskaturik, adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 0000700/2010 prozedura tramitatzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegi honetan, Jorge Fabian Medina Rodríguez jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Aranzazu del Mar Arribas Soage andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:
Epaitza:
Baiesten dut Goñi Alegre auzitegietako prokuradore jaunak, Aranzazu del Mar Arribas Soage andrea ordezkatuz, auzi-ihesean den Jorge Fabian Medina Rodríguez jaunaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, deklaratzen dut 2006ko irailaren 11n egin zuten ezkontza dibortzioz desegina dela, deklarazio horrek dakartzan ondorioekin.
Ez da bidezkoa ezer berezirik erabakitzea kostuei buruz.
Epai hau irmo bilakatu ondoren, ezkontza honen idazpenean orri-bazterreko ohar egokia egin dadin, bidal bedi lekukotza ezkontza hau inskribatua dagoen erregistro zibilera.
Egin bedi epai honen hitzez hitzeko lekukotza, jarduketa hauetan uzteko, eta sartu jatorrizkoa epaien liburuan.
Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke epaitegi honi zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean. Nafarroako Probintzia Auzitegia arduratuko da errekurtsoaz.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Jorge Fabian Medina Rodríguez jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.
Iruñean, 2010eko urriaren 29an.-Epaile magistratua, María Pilar Alguacil Arteta.
Iragarkiaren kodea: J1018141