4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA
Ediktua. 199/2010 epaia
Aránzazu Chocarro Úcarrek, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko idazkariak,
Fede ematen dut: prozedura honetan ondoko epaia eman da, hitzez hitz:
199/2010 epaia. Iruñean, 2010eko urriaren 14an.
Beatriz García Noáinek, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan tramitatu diren 2332/2009 judizio arruntaren autoak aztertu ditu. Javier Lerga Esparzak sustatu du auzia, autoetan Alberto Miramón Gómara prokuradoreak ordezkatuta, Diop Elhadit Mamadouren eta Sibide Soumailaren aurka (lehenbizikoa Uxua Arbizu Rezusta prokuradoreak ordezkatu du eta bigarrena auzi-ihesean dago), diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta.
Epaitza:
Osorik baiesten dut Alberto Miramón Gómara auzitegietako prokuradoreak Javier Lerga Esparzaren izenean jarritako demanda, Diop Elhadit Mamadouren eta Sibide Soumailaren aurkakoa (lehenbizikoa Uxua Arbizu Rezusta prokuradoreak ordezkatu du eta bigarrena auzi-ihesean dago), eta demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari 5.357,15 euro (bost mila hirurehun eta berrogeita hamazazpi euro eta hamabost zentimo) ordaintzera, gehi interesak, eta alderdi demandatua berariaz kondenatzen dut kostuak ordaintzera.
Jakinaraz bekie alderdiei, eta ohartaraz bekie epai honen aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela, jakinarazi eta ondoko bost eguneko epean.
Lekukotza egin eta erants bedi eta jatorrizkoa epaitegi honetako Epaien Liburuan gorde bedi.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Sibide Soumaila non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.
Iruñean, 2010eko azaroaren 5ean.-Idazkari judiziala, Aránzazu Chocarro Úcar.
Iragarkiaren kodea: J1018238