4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA
Ediktua. Enkantea. 680-2008-A betearazpena
Idazkaria.-Mónica Pérez Orozco.
Aditzera ematen dut: Nafarroako Rural Kutxak eskaturik, José Miguel Lacalle Barrigaren, Javier Luis Valsen, José Lacalle Huarteren eta María Luisa Barriga Pérezen aurka organo judizial honetan bideratzen ari diren 680/2008-A betearazpen-autoetan, erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia organo honetako entzunaldi-aretoan 2011ko urtarrilaren 20ko eguerdiko hamabietan egin dadin, baldintza hauei jarraikiz:
1. Posturak egiteko baldintzak: enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute. Gordailu eta kontsignazioen kontuan (Banesto bankua, Nafarroako Gorteak kaleko 5ean dagoen sukurtsala, 3161 0000 05 0680 08 kontua) enkantean jartzen diren ondasunen balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. (Gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten bada, halaxe adierazi beharko da diru sarreraren gordekinean). Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 647., 669.1 eta 666. artikuluak).
2. Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 648. artikulua).
3. Titulazioa eta zamak. Enkantean parte hartzeak berarekin dakar posturagileek autoetan agertzen den titulazioa askitzat hartzea edo, hala bada, titulaziorik ez dagoela onartzea. Era berean, auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.
Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 668. eta 669.2 artikuluak).
Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.
Ediktu honek demandatuari jakinarazpena egiteko balioko du, non diren jakiterik ez badago.
Enkantean jartzen den ondasuna: etxebizitza, Zizur Nagusian (Muru Astrain kalea, 35, 2. A). Garajeko plaza bat eta trastelekua ditu erantsiak.
Iruñeko 4. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 1228. liburukia, 35. liburua, 116. orria, 1444. finka.
Balorazioa: ehun eta hogeita hamaika mila zortziehun eta hirurogeita zortzi euro eta hogeita zortzi zentimo (131.868,28 euro), zamak deskontatuta.
Iruñean, 2010eko azaroaren 4an.-Idazkari judiziala, Mónica Pérez Orozco.
Iragarkiaren kodea: J1018124