140. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 1255/2010 prozedura

Iruñean, 2010eko azaroaren 4an.

Margarita Pérez-Salazar Resanok, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, honen bidez aditzera ematen dut:

Jaime Goñi Alegre prokuradoreak eskaturik, ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 1255/2010 auziaren autoak bideratu dira Wilfredo Escalera Álvarezen aurka. Prokuradoreak Lidia Beltrán Monteroren izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horietan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Wilfredo Escalera Álvarez jauna epatu egiten da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Wilfredo Escalera Álvarez legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko azaroaren 4an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez Salazar Resano.-Idazkaria, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1018212