140. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko
1062/2010 prozedura

Iruñean, 2010eko azaroaren 2an.

Margarita Pérez Salazar Resanok, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, aditzera ematen dut:

Raquel Martínez de Muniain Labiano prokuradore andreak eskaturik Estuardo Hermogenes Velasco Leon jaunaren aurka bideratzen ari diren adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 1062/2010 autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Estuardo Hermogenes Velasco Leon jauna epatzen da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Prokuradoreak Olga Graciela Velasco Barreiros andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Estuardo Hermogenes Velasco Leon jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko azaroaren 2an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez Salazar Resano.-Idazkaria, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1017955