4. PROZEDURA JUDIZIALAK
AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. Segidako traktua berriro hasteko
802/2010 jabari-espedientea
Rodrigo Lacueva Bertolacci jaunak, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 802/2010 jabari-espedientearen prozedura bideratzen ari da, Paulina Aspilche Almirantearena andreak eskaturik, Orbaizetako finka baten segidako traktua berriro hasteko. Hau da finkaren erregistroko inskripzioa:
Bastero izeneko etxea, Orbaizetako San Pedro kaleko Arrotxapea auzoan kokatua, 79 zenbakiaz seinalatua. Beheko solairua, solairu nagusia eta ganbara ditu. Laurogeita bi metro karratu ditu, eta berari atxikita, hegoaldean, hormaz itxitako eskorta, estaligabea, hogeita bederatzi zentiareakoa, eta ekialdean baratzea, area bat eta hamabi zentiareakoa. Dena finka bakarra da. Mugak: eskuinean, ezkerrean eta atzean, kale edo bide publikoak, eta aurrean, Etxapare izeneko etxea.
Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar egunetan espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.
Agoitzen, 2010eko azaroaren 2an.-Idazkari judiziala, Rodrigo Lacueva Bertolacci.
Iragarkiaren kodea: J1018106