140. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

2011ko aurrekontuak. Hasierako onespena

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2010eko azaroaren 11n egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2011ko aurrekontu nagusia.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Iruñean, 2010eko azaroaren 12an.-Mankomunitateburua, Javier Torrens Alzu.

Iragarkiaren kodea: L1018690