2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
2010eko aurrekontuen aldaketa: aparteko kreditua.
Eskualdeko Hiri Garraioaren fondoa, inbertsioa.
Hasierako onespena
Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2010eko azaroaren 11n egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2010eko aurrekontua aldatzea.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak xedatutakoarekin bat, onetsitako aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Iruñean, 2010eko azaroaren 12an.-Mankomunitateburua, Javier Torrens Alzu.
Iragarkiaren kodea: L1018689