140. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Hilarión Eslava Musika Eskolako estatutuak. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2010eko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hilarión Eslava Musika Eskolako estatutuen testua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 213.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako testua jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, testua behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Atarrabian, 2010eko urriaren 22an.-Alkatea, Pello Mirena Gurbindo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1017489